581/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Tuterako Udalaren herrilurreko hiru lurzatitako puska baten desafektazioa onesten duena, ondoren horren erabilera lagatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tuterako Udalak honako lurzatiei dagokien 150 metro karratuko herrilurraren desafektazioa eskatu du:

-14-B lurzatia (puska bat), 24. poligonoa, "Corraliza Santico" alderdia.

-4-C lurzatia (puska bat), 45. poligonoa, "Cabezo Royo" alderdia.

-6-D lurzatia (puska bat), 27. poligonoa, "Monte Canraso" alderdia.

Desafektazio honen xedea da ondoren horren erabilera Telefónica Servicios Móviles, S.A.ri lagatzea, lur horietako bakoitzean 10 metro karratuko oinplanoa izanen duen eraikin aurrefabrikatu bat jartzeko, baita irradiatze elementuei eusteko dorre bat eta sare telefoniko eta elektrikoari lotzeko azpiegiturak ere, udalerri horretan telefonia mugikorraren zerbitzua hobetu ahal izan dadin.

Tuterako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita batean egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Tuterako Udalak katastroko 24. poligonoan duen 14-B lurzatiari, 45. poligonoko 4-Cri eta 27. poligonoko 6-Dri dagokien 150 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onestea.

  2. artikulua. Eskatutako desafektazioaren xedea da lur horren erabilera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR