582/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Tuterako Udalaren herrilurreko lurzati bateko puska baten desafektazioa onesten duena, ondoren horren erabilera lagatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tuterako Udalak 31. poligonoko (herrilurretako lurzatien 1. sekzioan) 1. lurzatiaren puska bati dagokion 10.655 metro karratuko herrilurraren desafektazioa eskatu du, ondoren Nafarroako Gobernuari horren erabilera lagatzeko, Foruzaingoaren instalazioak eraikitzeko dauden lurrei erantsi ahal izateko.

Tuterako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita batean egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Tuterako Udalak 31. poligonoan (herrilurretako lurzatien 1. sekzioan) duen 1. lurzatiaren puska bati dagokion 10.655 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onestea.

  2. artikulua. Eskatutako desafektazioaren xedea da lur horren erabilera Nafarroako Gobernuari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR