578/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Torralba del Rioko Kontzejuaren herrilurreko lurzati bateko puska baten onura publikoa deklaratu eta horren desafektazioa onesten duena, ondoren trukatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Torralba del Rioko Kontzejuak katastroko 2. poligonoko (El Sol kaleko alderdia) 141. lurzatiaren puska bati dagokion 30 metro karratuko herrilurraren onura publikoa deklaratzea eta horren desafektazioa eskatu du, ondoren, Presentación Piedad Domingo Ruiz andreak 2. poligonoan ("Maizano" alderdia) duen 316. lurzatiaren 946 metro karraturekin trukatzeko. Horren xedea da Codesko Santutegira igotzen den errepidean atsedengune bat eraikitzea.

Torralba del Rioko Kontzejuak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita batean egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Torralba del Rioko Kontzejuak katastroko 2. poligonoan duen 141. lurzatiaren puska bati dagokion 30 metro karratuko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta horren desafektazioa onestea.

  2. artikulua. Eskatutako desafektazioaren xedea da lur hori Presentación Piedad Domingo Ruiz andreak 2. poligonoan ("Maizano" alderdia) duen 316. lurzatiaren 946 metro karraturekin trukatzea, Codesko Santutegira igotzen den errepidean atsedengune bat eraikitzeko.

Desafektazioaren onespena, Torralba del Rioko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR