576/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Pitillasko Udalaren herrilurreko lurzati bateko puska baten onura publikoa deklaratu eta horren desafektazioa onesten duena, ondoren Nafarroako Gobernuari zuzenean saltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pitillasko Udalak katastroko 9. poligonoko ("La Laguna" alderdia) 45. lurzatiaren puska bati dagokion 500 metro karratuko herrilurraren onura publikoa deklaratzea eta horren desafektazioa eskatu du, ondoren Nafarroako Gobernuari zuzenean saltzeko, Pitillasko Aintzirako Natur Erreserban behatokia eta argibide zentroa eraiki ahal izan daitezen.

Pitillasko Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita batean egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Pitillasko Udalak katastroko 9. poligonoan duen 45. lurzatiaren puska bati dagokion 500 metro karratuko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta horren desafektazioa onestea.

  2. artikulua. Eskatutako desafektazioaren xedea da lur hori Nafarroako Gobernuari saltzea, Pitillasko Aintzirako Natur Erreserban behatokia eta argibide zentroa eraikitzeko.

Desafektazioaren onespena, Pitillasko Udalak onetsitako baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR