Deialdia, Burlatako Udaleko Kultur eta Ospakizunen Patronatuko kudeatzaile-koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa
  1. -Arau orokorrak.

    Deialdi honen xedea da Kultur Ekintzen kudeatzaile-koordinatzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, destinoa hasiera batez Burlatako Udaleko Kultur eta Ospakizunen Patronatuan izanen duela.

    Izendapenak lan araubideko langile finko bihurtuko du izendatua ondorio guztietarako, jabetza hartzen duen unetik.

    Lanpostua B mailari dagozkion lansariez hornituko da, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako lansarien behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzen ahal diren gainerako xedepenetan ezarritakoari jarraikiz.

    Zerbitzuaren beharren arabera egokituko da beti lanaldiaren antolamendua, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko erakunde eskudunek.

    Izendatuak Burlatako Kultur eta Ospakizunen Udal Patronatuan bere eskumenen esparruan manatzen zaizkion egiteko guztiak eginen ditu deialdi honetan eskatzen den titulazioaren mailaren araberakoak baldin badira, adibidez, ondoko hauek: kultur ekintzen programazioa, edota sozio-kulturalena, baita egun Patronatuan indarrean dauden nahiz geroan sor daitezkeen programen antolakuntza, administrazioa, koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa ere, eta Patronatuaren beraren kudeaketa administratiboa.

  2. -Izangaien betebeharrak.

    Oposizioan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Europako Komunitateko hiritarra izatea.

    2. Unibertsitateko diplomadun, ingeniari edo arkitekto tekniko izatea edota hirugarren mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea.

    3. Lanpostuak berezko dituen eginkizunetan jarduteko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

    4. Eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik berezi ez izana.

    Arestiko baldintzak frogatu beharko dituzte azterketa gainditzen duten oposiziogileek deialdi honen bederatzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta eran, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko ere.

  3. -Eskabideak.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak Burlatako Udaleko Kultur eta Ospakizunen Udal Patronatuko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamargarren egun naturaleko epean, azkeneko eguneko arratsaldeko ordu bata arte, hura laneguna bada, eta hala ez bada hurrengo laneguneko ordu bata arte.

    Eskabideak deialdi honetako 1. eraskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuo dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

    Eskabidearekin batera ondoko agiriak ere aurkeztu beharko dira:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokide denaren fotokopia.

    2. Zinpeko edo aginduzko aitorpena, 2. oinarriko baldintzak betetzen dituela.

    3. Curriculum vitae-a eta baremorako alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak nahiz kautotuak.

    Eskabideak aurkezteko epea ez da luzatzen ahal.

  4. -Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

    Eskabideak aurkezteko epea iraganik, patronatuburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Halaber, hamar laneguneko epea emanen da argitaratzen denetik erreklamazioak nahiz alegazioak egin daitezen.

    Erreklamazioak edo alegazioak ebatzi ondoren, horelakorik balitz, Kultur eta Ospakizunen Patronatuko buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara dadin aginduko du eta probak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR