426/1996 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 1995/96 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza deialdia behin betikoz ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 27ko 63/1996 Foru Aginduaren bidez (96-03-29ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) onetsi zen 1995/96 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko beka eta laguntza deialdia.

Ekainaren 24an Hezkuntza zuzendari nagusiak emaniko 669/1996 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz ebatzi zen deialdia eta Plangintza eta Inbertsio Zerbitzuak haren bidez emandako beka eta laguntzak ordaintzeko aginduetarako behar ziren kudeaketak egin ditu.

Interesatuek behin-behineko ebazpena berrikusteko eskabidea aurkezteko epea 1996ko abuztuaren 23an amaitu zen.

Deialdiaren 10.3 eta 4 arauak betetzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko gobernua eta administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 1995/96 ikasturtean musika eta dantza ikasketak egiteko eman eta ukatu diren beka eta laguntzen zerrenda, ekainaren 24an Hezkuntza zuzendari nagusiak emandako 669/1996 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz ebatzi zena, behin betiko bihurtzea, Foru Agindu honen I. eta II. eraskinetan agertzen diren salbuespenak kenduta. Eraskin horietan agertzen dira eman diren beka edo laguntzak eta ezetza jaso dutenak, hurrenez hurren, eta aipatutako behin-behineko Ebazpenean agertu zirenak aldatzen dituzte.

  2. Foru Agindu honen I. eta II. eraskinetan agertzen diren beka eta laguntzak, emandakoak eta ukatutakoak, behin betikoak dira eta eraskin horiek ikusgai jarriko dira ondoko bulegoetan:

    -Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea z.g., Iruña.

    -Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoa, Karlos III.a, 2, Iruña.

  3. Beren eskubideak kaltetuak gertatu direla irizten duten interesatuek helegite arrunta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR