DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganbararen zerbitzuko kontu-ikuskaritzako teknikari izateko bi lanpostu lekualdatze-lehiaketaren bitartez betetzekoa. Horietako batek ezinbesteko du euskaraz jakitea.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Deialdi honen oinarriak ondoko hauek izanen dira:

  1. oinarria.-Arau orokorrak.

    1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Kontuen Ganbarako kontu-ikuskaritzako teknikari izateko bi lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bitartez betetzea. Postuetako batek ezinbesteko du euskaraz jakitea, horixe egiaztatu beharko delarik lanpostua eskuratu ahal izateko.

    1.2. Deialdi honen xedeko lanpostuak dituen zehaztasun eta eginkizun bereziengatik eta lehiaketa onesteko ebazpenean arrazoitu bezala, lehiaketa, Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduko 10. artikuluaren arabera egingo da.

    1.3. Deialdi honen xede den lanpostuen kopurua gero gehitu ahal izanen da, Epaimahai kalifikatzaileak lehiakideen zerrenda, ateratako puntuazioaren araberakoa, deialdia egin duen organoari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak bete arte.

    1.4. Euskaraz jakitea ezinbesteko duen lanpostua betetzen ez bada, eman gabe geratuko da eta funtzio publikoan sartzeko deialdi irekian aterako da. Euskaraz jakitea ezinbesteko ez duen lanpostua betetzen ez bada eta euskaraz jakitea ezinbesteko duen lanposturako izangai onartu bat baino gehiago bada, euskaraz dakitenek bete ahal izango dute euskara ezinbesteko ez duen lanpostua, lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

    1.5. Deialdi honen bidez izendatutako izangaiek Ganbarako funtzionarioentzat ezarritako eginkizunak bete eta eskubide eta betebeharrak izango dituzte eta, zehazki, kontu-ikuskaritzako teknikari lanpostuendako ezarriak.

  2. oinarria.-Betebeharrak.

    2.1. Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutuko 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehiaketa honetan parte hartu ahal izanen dute Kontuen Ganbarako, Nafarroako Parlamentuko eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako funtzionario guztiek, beti ere jardunean edo Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren 24.1. artikuluaren j) eta l) ataletan zehaztu zerbitzu berezietan baldin badaude eta eskabideak aurkezteko epea amaitu orduko honako baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. B mailaren barnean izatea.

    2. Hurrengo tituluren baten jabe izatea: Unibertsitateko Diplomatu, Ingeniari edo Arkitekto Tekniko, Merkataritza Irakasle; edo ofizialki onetsitako goi mailako Eskola Tekniko edo Fakultateren batek irakasten duen Lizentziatura bateko hiru ikasturtetako ikasketa guztiak gaindituta izatea.

    3. Lanposturen batean aritzea, lanpostu horretarako izendapenak ezinbesteko duenean aurreko lerroaldean aipatzen diren tituluetako bat. Lanpostuak, halaber, funtsezko eginkizunen artean izan beharko ditu fondo publikoen kontu-ikuskaritza eta kontrola edo Kontuen Ganbarako kontu-ikuskaritzako teknikariek burutzen dituztenen antzekoren bat.

    4. 1.1. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsa eskuratu nahi izanez gero, alegia, euskaraz jakitea beharrezko duena: Euskarazko Gaitasun Agiria-Goi Zikloa izatea, Hizkuntza Eskola Ofizialen batek emana, edo ofizialki baliokidetzat onetsitako titulazioa, edota hizkuntza maila nahikoa dela erakusten duen proba bat gainditzea.

    2.2. Aurreko baldintzak deialdi honen 3. Oinarrian ezarritako epe eta eran egiaztatu beharko dira. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hautapen prozesuak diraueino eta izendatu arte bete beharko direla ulertuko da.

  3. oinarria.-Eskaerak.

    3.1. Lekualdatze-lehiaketan parte hartu nahi dutenek behar den eskaera, eskabide gisa, deialdi honetan argitaratutako ereduari lotua, aurkeztu beharko dute, eta bertan ondoko hau azaldu:

    1. Izen-deiturak, adina, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, helbidea eta, baldin balu, telefonoa, eta deialdi honen 2. oinarrian ezarritako baldintza guztiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR