3104/1996 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, garraio arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Indarrean dagoen 1996ko Gastuen Aurrekontuan kontusail bat dago "Garraio sektorean prestakuntza ekintzetarako laguntza" izenekoa. Horren kariaz, Garraio Zerbitzuak jakitera eman duenez, beharrezkoa da deialdi bat egitea laguntza horien onuradunak, laguntzak jasotzeko baldintzak eta emateko prozedura arautuko dituen ebazpen baten bitartez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.d) artikuluaren bidez kontseilariei eskuordetu zaizkien ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Xedea.

Foru Agindu honen xedea da 1996an garraioaren arloan burutzeko diren prestakuntza ekintzetarako laguntzak emateko prozedura ezartzea.

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira edozein erakundek edo instituzio publikok diruz lagundutako prestakuntza ekintzak.

Bigarrena.-Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean legalki eratu diren garraio sektoreko elkarteak.

Hirugarrena.-Eskaerak.

Foru Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan nahi duten elkarteek beren eskabidea aurkeztuko dute Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun naturaleko epean, prestakuntza ikastaroen gainean dokumentazio hau atxikiz:

-Memoria.

-Ikastaroaren tokia, datak eta iraupena.

-Ikasle kopurua.

-Aurrekontua.

Garraio Zerbitzuak, edozein momentutan, behar diren argibide eta agiri osagarri guztiak eskatzen ahal dizkio eskaera egileari (elkartearen izena nahiz haren ordezkariarena, Nafarroan duen ezarpena, e.a.) aurkeztutako eskaera behar bezala ebazteko.

Laugarrena.-Ebazpena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, Garraio Zerbitzuak bere txostena egin ondoren, aurkeztu diren eskabideen gaineko ebazpena emanen du hilabete bateko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aitzina.

Laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, kostu osoaren ehuneko 50 izanen da. Portzentaia zehazteko kontuan hartuko da zenbat eskabide aurkezten diren bai eta horretarako behar den diru kopurua ere.

Bosgarrena.-Laguntzaren ordainketa.

Laguntzen onuradunek, laguntza horiek likidatzearren, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentura ondoren zehazten den dokumentazioa igorri beharko dute, ikastaroak bukatzean eta nolanahi ere 1996ko abenduaren 31 baino lehen.

  1. Ikastaroaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR