EBAZPENA, 1996ko urriaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaldiko probak hasteko eguna ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak 1996ko apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1996ko maiatzaren 31ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1996ko abuztuaren 5ean emandako Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 1996ko irailaren 2ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik, bidezko da aipatu deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestsi eta oposizioaldiko probak hasteko eguna ezartzea.

Bestalde, bidezko da, halaber, deialdiaren 6. oinarria aldatzea, oposizioaldia 1996ko abenduan hasiko dela adierazten delarik.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak irailaren 25ean emandako 659/1996 Foru Aginduaren bidez esleitu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari tekniko izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, ondoko eraskinean heldu dena, onestea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileri Batzordeak hautaturiko mahaikideak hauek dira: Alfonso Lafon Alonso jauna, mahaikide titularra, eta José Luis Labat Ayerra jauna, ordezkoa.

  2. Deialdiaren 6. oinarria aldatzea, oposizioaldia 1996ko azaroan hasiko dela adierazten delarik.

  3. Oposizioko probak hasteko eguna 1996ko azaroaren 25a (astelehena) ezartzea, 9:00etan NAPIko 1 zenbakiko gelan, Nabarreria k., 39, Iruña.

    Izangaiek N.A.N. aldean dutela agertu beharko dute.

  4. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hamalauan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

    E R A S K I N A

    Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

    -Txanda irekia

    Onartuak:

    AGUDO GARCIA, BEATRIZ

    ALBERDI LANDA, JUAN CARLOS

    ALEMAN SARRATEA, JOSE MANUEL

    APEZTEGUIA LUQUIN, IGNACIO

    ARELLANO NAVARRO, IGNACIO

    ARRESE EQUIZA, MARIA TRINIDAD

    AYUCAR FERRER, JOSE ANGEL

    AZPARREN ERVITI, LUIS

    BASARTE MARTINEZ, FERNANDO

    BELOQUI BASTERRA, MAXIMO

    CABALLERO CABALLERO, FCO. JAVIER

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR