EBAZPENA, 1996ko urriaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 41 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duena. Gainera, epaimahaiaren osaketa eta deialdiaren 6. oinarria aldatzen dira eta oposizioaldiko probak hasteko eguna ezartzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio Publikoaren eta Antolaketaren zuzendari nagusiak 1996ko apirilaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 41 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1996ko maiatzaren 19ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1996ko abuztuaren 19an emandako Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 1996ko irailaren 13ko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik, bidezko da aipatu deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestsi eta oposizioaldiko probak hasteko eguna ezartzea.

Bestalde, bidezko da, halaber, epaimahaiaren osaketa eta deialdiaren 6. oinarria aldatzea, oposizioaldia 1996ko abenduan hasiko dela adierazten delarik.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariak irailaren 25ean emandako 659/1996 Foru Aginduaren bidez esleitu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 41 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, ondoko eraskinean heldu dena, onestea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileri Batzordeak hautaturiko mahaikideak hauek dira: Yolanda San Juan Ancho andrea, mahaikide titularra, eta Sagrario Ochoa Sanz andrea, ordezkoa.

  2. Epaimahaian aldaketa hau egitea: Fernando Maestu Ruiz jaunaren ordez mahaiburu izateko Gabriel Casajús Gavari jauna izendatzea, Lehendakaritza Departamentuko Funtzionarioen Araubide Juridikoaren eta Ikuskapen Orokorraren atalburua.

  3. Deialdiaren 6. oinarria aldatzea, oposizioaldia 1996ko abenduan hasiko dela adierazten delarik.

  4. Oposizioko probak hasteko eguna 1996ko abenduaren 21a (larunbata) ezartzea, 16:00etan Nafarroako Unibertsitateko Gelategian, Arrosadia k., z.g., Iruña.

  5. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hogeita batean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

    ERASKINA

    Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

    Onartuak:

    ABADIA BASTERRA, RODOLFO

    AGUERRI ZARRALANGA, ANTONIO

    AINZUA DE CARLOS, JOSE MARIA

    AIZPURU IRIBARREN, MARIA PAZ

    ALBENIZ BRATOS, AMAYA

    ALCALDE AYUCAR, ROSA MARIA

    ALDAZ ILARREGUI, DELIA

    ALDUNATE GARRO, JOSE

    ANDRES PEÑA, VIRGILIO

    ANSA SOLA, JOSE LUIS

    ANSO CARLOS, JAVIER

    ANSO CARLOS, MIGUEL ANGEL

    ANSO MARCO, PEDRO MARIA

    ANTOÑANZAS LACABE, FERNANDO

    APEZTEGUIA ECHART, ANA MARIA

    ARANGUREN IRIGOYEN, JUANA MARIA

    ARAUJO GALLEGO, JESUS ANGEL

    ARBONIES JIMENEZ, FCO. JAVIER

    ARENAS MARISCAL, FELISA

    AREVALO IÑIGUEZ, CONCEPCION

    ARIZ AMATRIAIN, MILAGROS

    ARIZCUREN GABIRIA, CARMEN

    ARREGUI MUGICA, ANA

    ARRIETA ARANA, JESUS

    ARTEAGA HUETO, ROSARIO

    ARTOLA ARRAIZA, YOLANDA

    ASENJO ELIZALDE, LUCIA

    ASIAIN GOÑI, MARIA GEMA

    ASIAIN URRA, MARIA ANGELES

    AYESA SOLA, CONSUELO

    AZNAREZ AZPILICUETA, TERESA

    AZNAREZ DIAZ, MARIA TERESA

    AZPARREN ZABALETA, JOSE MIGUEL

    BALISA CERVANTES, YOLANDA

    BARBERO PEREZ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR