2514/1996 EBAZPENA, irailaren 23koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, 'Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko Altsasuko Udalaren 'Barga', 'Altzania' eta 'San Pedro', 336, 337 eta 338 zenbakietako Mendien Erabileren Antolamenduaren eta Erregulazioaren Berrikuspena' izeneko proiektua onetsi eta lehiaketa bidez kontratatzeko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak "Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko Altsasuko Udalaren 336, 337 eta 338 zenbakietako Mendien Erabileren Antolamenduaren eta Erregulazioaren Berrikuspena" izeneko proiektua esleitzeko lehiaketarako dei egin du. Kontrataren aurrekontua 6.314.190 pezetakoa da, BEZ barne.

Lehiaketan parte hartzeko, lizitatzaileek proposamenak aurkeztu beharko dituzte Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroan (Alondegi k., 1), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeigarren laneguneko 14:30ak baino lehen, gutunazal bakarrean, bertan sartuko direlarik beste bi, biak itxita eta lizitatzaileak sinaturik, proposamen egilearen erreferentzien bidez identifikaturik eta bakoitzaren edukiari dagokion izenarekin, batena "Dokumentazioa" eta bestearena "Proposamen ekonomikoa", alegia.

"Dokumentazioa" izena daramaten gutunazalak aurkezteko epea amaitu eta biharamunean, eguerdiko 12etan, irekiko dira.

"Proposamen ekonomikoa" izena daramaten gutunazalak, berriz, jendaurrean irekiko dira aurkezteko epea amaitzen den egunetik lau lanegun iraganik.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Departamentuaren Oihan Antolamenduaren Atalean (Tutera k., 20-1.a).

Iruñean, mila...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR