613/1996 EBAZPENA, urriaren 22koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Itzarbeibarko Ur Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea onetsi eta 'Ura erregulatzeko baltsa, Ziraukin' proiektua burutzeko desjabetzapen prozedurari hasiera ematen diona, Izarbeibarko Ur Mankomunitatea onuradun deklaratuz.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Itzarbeibarko Ur Mankomunitateak erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea aipatu proiektuko lanak burutzeko egin behar den nahitaezko desjabetzapenerako lankidetza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 47.4 b) artikuluaren babesean.

Kontutan harturik aipatu proiektua Itzarbeibarko Ur Mankomunitateak 1996ko irailaren 2an egindako bilkuran onetsi zuela, eta onespen horrek, tokiko zerbitzu publikoa izateagatik, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 10. artikuluaren arabera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluaren arabera ere bai, berarekin dakarrela onura publikoaren deklarazioa eta nahitaez desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak okupatu beharra, onetsi egin da eskatutakoa.

Horrenbestez, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17 eta 18. artikuluetan, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 47.4b) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 27an emandako 149/1995 Foru Aginduaren bitartez hartutako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Itzarbeibarko Ur Mankomunitateak "Ura erregulatzeko baltsa, Ziraukin" proiektuan agertzen diren lanak egiteko eskatu duen lankidetza araubidea onestea.

  2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea eta haren onespenaren ondoriozko onura publikoa eta okupatu beharra onartu eta deklaratzea.

  3. Izarbeibarko Ur Mankomunitatea deklaratzea desbabetzapen prozeduraren onuradun.

  4. "Ura erregulatzeko baltsa, Ziraukin" proiektua eta ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda -ondotik adierazten dena- jendaurrean jartzea hamabost egunez, proiektuak ukitzen dituela uste duten pertsonek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egiterik izan dezaten. Alegazio horiek Toki Administrazioko Departamentura, Blas de la Serna kalea 1-3. solairua (Fuerte Príncipe, II. Eraikina), eta Itzarbeibarko Ur Mankomunitatera (Garesen du helbidea) zuzentzen ahalko dituzte.

  5. Ebazpen hau, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Itzarbeibarko Ur Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko da, eta interesatuek Mankomunitatean bertan eskura izango dituzte proiektua eta lurzatien planoak.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR