Higiezin bat aurri egoeran deklaratzeko espedientea

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Udalak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zen:

"Ikusirik udal arkitektoaren irizpena, E.H.A.E.O.ak 96-8-30ean ikus-onetsia, jarraian -kokapena, katastroaren araberako eraikuntza ezaugarriak eta guzti- aipatzen den higiezinaren aurri egoeraz, erabaki da:

  1. Errozko mugapean dagoen eta katastroaren arabera datu hauek dituen higiezinaren aurri egoera deklaratzeko espedienteari ekitea. Titularra: Juan Amezqueta Larrainzarren ondorengoak; 6. poligonoko 46. lurzatia; Errozko mugapea.

  2. Erabaki honen jakinarazpenaren bitartez ondoko hauei entzutea ematea: Irunen bizi den Sabina Amoztegui andreari, Juan Amezquetaren alarguna den aldetik, eta Iruñean bizi den Ana María Amezqueta andreari, haren alaba den aldetik. Arestian aipatu txosten teknikoaren fotokopia konpultsatua jakinarazpenarekin batean igorriko da eta dena, hamabost lanegunetan beren eskubideen alde komenigarri juzkatzen dituzten peritu-txosten eta agiri guztiak idatziz aurkez ditzaten erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

  3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko urriaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, baita Udaleko iragarki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR