580/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Aberingo Udalaren herrilurreko bi lurzatiren desafektazioa onesten duena, ondoren horren erabilera lagatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aberingo Udalak katastroko 2. poligonoko ("El Plano" alderdia) 749 eta 757. lurzatiei dagokien 8.841 metro karratuko herrilurraren desafektazioa eskatu du, ondoren Julián Chivite Marco jaunari horren erabilera lagatzeko landaketak bizirik irauten duen artean, urtero kanon bat ordainduz, bi herrilur horietan eta lur partikularrean landatzeak egin ditzan.

Aberingo Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita batean egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Aberingo Udalak katastroko 2. poligonoan dituen 749 eta 757. lurzatiei dagokien 8.841 metro karratuko herrilurraren onura publikoa deklaratzea eta horien desafektazioa onestea.

  2. artikulua. Eskatutako desafektazioaren xedea da lur horren erabilera Julián Chivite Marco jaunari lagatzea mahastiak landatzeko, landaketa horrek bizirik irauten duen artean, urtero kanon...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR