577/1996 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Abartzuzako Udalaren herrilurreko lurzati baten gizarte onura deklaratu eta horren desafektazioa onesten duena, ondoren zuzenean saltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abartzuzako Udalak katastroko 3. poligonoko ("El Chaparral" alderdia) 169. lurzati bati dagokion 400 metro karratuko herrilurraren gizarte onura deklaratzea eta horren desafektazioa eskatu du, ondoren Jesús Irurzun Garrido jaunari zuzenean saltzeko, lehenengo bizitokia izanen den etxebizitza eraiki dezan. Lur hori lehenago ere desafektatu zen, bain orduko esleipen-hartzaileak uko egin zion.

Abartzuzako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko urriaren hogeita batean egindako bilkuran hartu zuen erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Abartzuzako Udalak katastroko 3. poligonoan duen 169. lurzatiari dagokion 400 metro karratuko herrilurraren gizarte onura deklaratu eta horren desafektazioa onestea.

  2. artikulua. Eskatutako desafektazioaren xedea da lur hori Jesús Irurzun Garrido jaunari zuzenean saltzea, lehenengo bizitokia izanen den etxebizitza bat eraikitzeko.

Desafektazioaren onespena, Abartzuzako Udalak onetsitako baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR