Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Iruñeko alkateak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hogeita seian, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Iruñeko Sarasate pasealekuko 16 zk.ko eraikina aztertu ondoren Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko Zerbitzu Teknikoek egindako ikuskapen txostena, 1996ko irailaren 20koa, haren bidez frogatu baita honako hondaketa hauek dituela:

-Estalkiko zurezko egitura oso hondatuta dago, estaltzeko materialak estankotasunik ez duelako, ikusten delarik aurretik nahikoak gertatu ez diren konponketa puntualak egin direla. Hezetasunak estalkiartea eta azken solairuko etxebizitza jo ditu.

-Estalkiko lehenbiziko ilaratik teilak erortzeko arriskua dago, egun teila asko falta direlarik.

-Sarasate Pasealekuko fatxadako teilatu-hodian landaredia dago.

-Eskaileretako azken ataleko baranda oso hondatuta dago zomorro xilofagoak direla eta.

-5. solairuko eta eskailera-kaxako trenkada-multzoan arrail asko dago, ziur aski eraikineko egiturak eman egin duelako. Gomendagarria da arrail guztien segimendu teknikoa egitea behar diren jarduketak burutzeko.

Eta Lurzoruaren Araubideari eta Hiringintzako Antolamenduari buruzko uztailaren 25eko 8/1990 Legearen 21 eta 245. artikuluetan; Hirigintzako Disziplinaren Erregelamenduari buruzko abuztuaren 25eko 3288/1978 Dekretuaren 10. artikuluan; eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 224. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

  1. Iruñeko Sarasate pasealekuko 16 zk.ko eraikineko jabeei bi hilabeteko epearen barnean honako lan hauek egin ditzaten agintzea:

    -Eraikineko estalkia konpontzea, hezetasunak jotako zubiak, habeak eta zurezko oholak aldatuz eta dauden teilak berriz jarriz, irazketa guztiak galarazteko.

    -Lehenbiziko ilarako teilak ordezkatzea, zementuzko mortairuz itsatsiz.

    -Teilatu-hodia garbitzea.

    -Eskaileretako baranda sendotzea, hondaturiko balaustreak ordeztuz barandaren egonkortasuna bermatzeko.

    Lan horiek teknikari eskudun batek zuzendu beharko ditu eta lanak hasi baino lehen obra zuzendariaren kontratazioaren egiaztagiria ekarri beharko da.

  2. Aipatu eraikineko jabeei ohartaraztea ezen, lan horiek aipatu epean egiten ez badute, Udalak epea bukatu eta biharamunean obrak subsidiarioki burutu ahalko dituela eta, hori gertatuz gero, behar diren tasak, hau da, sortzen diren gastuen % 150, igorriko zaizkiela.

  3. Era berean, jabeei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR