Lurzoru ez-urbanizagarrian lizentziak emateari uztea

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, ondoren oso-osorik transkribatzen den erabakia hartu zuen:

  1. -Lurzoru ez-urbanizagarrian lizentziak emateari uztea.

    Aurretikoak. Olaztiko arau subsidiarioak berrikusteko ardura duen talde egileak indarra duen planeamendua aztertu eta Udalbatzari lehenbiziko iritziak jakinarazi eta gero, hauxe da ondorioa: indarrean dagoen plneamenduak hainbat eremutan betearaziz gero, herri honetako hirigintza beharrei hobeki egokituko zaien antolamendu berria oztopatu edo are galarazi ere egin daitekeela.

    Oinarri juridikoak: aski jakina denez gero, arau subsidiarioak berrikusteko azterlana erabaki ondoren eta berrikuspen hori hasiera batez onetsi bitartean, Udalak badu ahalmena, epe horren barnean edozein unetan, birzatitu eta eraikitzeko baimenak emateari uztea erabakitzeko, beti ere baldintza hauen arabera:

    1. Lurralde guztian edo zati batean eremu zehatzei edo erabilera edo jarduketa zehatzei buruzkoa izatea.

    2. Oraingo planeamendua aldatzeko azterlana izatea oinarri.

    3. Iraunaldia gehienez ere urtebetekoa izatea.

    Horrez gain, eraginkorra izan edo indarra hartzeko ezinbestekoa da erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

    Olaztiri dagokionez, talde egilearen txostena ikusita, bidezko da erabakitzea lizentziak emateari uztea lurzoru ez-urbanizagarrian, oraingo antolamendua egokia ez delako ziur aski birrantolatu beharko diren eremuetan, alegia.

    Talde egilearen txostena eta uztailaren 4ko Foru Legearen 106. artikuluan agindutakoa ikusirik, Olaztiko Udalaren osoko bilkurak honako hau erabaki du aho batez:

  2. Lurzoru ez-urbanizagarrian lizentziak emateari uztea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR